Txotxongilo eguna

TXOTXONGILO EGUNA 2001. urtean sortu zen, UNIMA EUSKAL HERRIA sozietateko kideen jolas-topaketarako proposamen gisa. Planteamenduari dagokionez, ezinbestekotzat jotzen da ikusleen parte-hartzea.


LORTU NAHI DIREN HELBURUAK


Aurreko edizioetan ospatutako Txotxongilo Egunaren helburuak oso zehatzak izan dira, eta TXOTXONGILO EGUNA 2010an horiei eusteaz gain, indartu egingo dira.

Hasierako ideia, txotxongiloen antzerki-arloan profesionalak nahiz zaleak biltzeko jolasgunea izan bazen ere, Estatu eta nazioarte mailan izandako oihartzuna dela-eta ikuskizunaren dimentsio nahiz edukietako exijentzia handitu egin da, jai berezi horren aurkezpena barne. Hain zuzen ere, edukia aurreko atalean azaldu da.

Beren beregi aurreikusi ez diren bestelako helburuak egon arren, esaterako, gazteei eta helduei arte hori transmititzearen ondorioz sortzen den entusiasmoa edo giroan nabaritzen den laguntasuna eta elkarbitzitza, ekitaldian bost helburu lortu nahi dira.


1.-
Ekitaldiaren kultura-interesa.

2.-
Euskararen erabilera.

3.-
Ekitaldiaren zuzeneko nahiz zeharkako
onuradunen kopurua.


4.-
Ospakizunaren originaltasuna eta alderdi
berritzailea.

5.-
Gizarte-eragina.



1.- EKITALDIAREN KULTURA-INTERESA


TXOTXONGILO EGUNA UNIMA EUSKAL HERRIAren eskutik sortutako ideia izan da. UNIMA EUSKAL HERRIA Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan jarduera sakonena gauzatzen duen kultura-elkartea dugu, eta Hegoaldetik nahiz Iparraldetik datozen bazkideek parte hartzen dute, Euskal Herriko herri asko ordezkatuz.

Elkarte horretako estatutuen arabera, 1984. urtean Bilbon onetsitakoak, UNIMA EUSKAL HERRIAren lehenengo helburua txotxongiloen artean eta animazio munduan eskuragarri dituen baliabide guztiak ezagutarazi eta balioestea da. Xede hori aintzat hartuta, bazkideek 2001. urtetik jai kolektiboa antolatzen dute, betiere txotxongiloa protagonista izanik: TXOTXONGILO EGUNA.

Euskal Herrian egiten diren familiako jai handien ohituraren ildotik (Ibilaldia, Eskola publikoa, etab...) UNIMA EUSKAL HERRIAk TXOTXONGILO EGUNA abian jartzeko esfortzu handia egin du pertsonen aldetik eta antolakuntzari begira, eta horren emaitza Euskal Herriko txotxongilolari guztiak ikusleekin biltzeko eguna dugu.

Antzezpenak, txotxongiloak egiteko tailerrak, apaintzeko makillaje tailerra, kaleetako animazioa, musika, jaia eta taldeko jolasa, hots, kulturaren alderdi guztiak, euskaldunengana hurbiltzen gaituztenak.

Jakina da euskal txotxongilolariek kultura-sormenaren, elkartrukatzearen eta ikerketaren aurrean interes handia erakusten dutela. Euskal konpainiek eta artisauek (UNIMA EUSKAL HERRIAko bazkideen %78 txotxongilolari profesionalak dira) euren artearen bidez herriaren kultura zaharrera hurbildu nahi gaituzte (mitologiak, kondairak, hizkuntza, etab...), aldi berean, ikuspegi eta teknika berriak ere kontuan hartuz (egile berrien azterketa, osagai eszenografiko berriak, txotxongiloak maneiatzeko teknikak, etab.).

Horrez gain, TXOTXONGILO EGUNAren bitartez, sortzaileak ikusleengana hurbiltzen dira, euskal familiengana, alegia. Maila berdinean egindako elkartrukatzean du oinarri, Euskal Herriko txotxongilolariak beti bilatu duen hurbiltasunaren espiritua islatuz.


2.- EUSKARAREN ERABILERA

Euskararen erabilera ezinbestekoa da TXOTXONGILO EGUNAren edizio guztietan. Aurreko edizioetan egitarauan jasotako ikuskizun gehienak euskaraz eskaini ziren, bai eta elkarrizketak, aurkezpenak eta ospakizunaren abestia. Oraingo honetan ere ildo beretik jarraituko da.

Gauza bera egin da TXOTXONGILO EGUNA dela-eta ematen den informazio grafikoarekin edo ahozko informazioarekin, kartelekin, egitarauekin, katalogoekin, sormen-tailerrekin, kamiseta oroigarriekin, etab.



3.- EKITALDIAREN ONURADUNEN KOPURUA


TXOTXONGILO EGUNAren lehenengo edizioan, euria ez zen eragozpena izan ABADIÑOn programatutako ekitaldiak ospatzeko, baina horrek aurreikusitako 2.000 pertsonen parte-hartzeari kalte egin zion.

Bigarrenean, GETXOko kultura-aretoak emandako datuen arabera, 6.000 pertsonek euro bat ordaindu zuten edizio horretako ekitaldi ezberdinen karpan sartzeko.

2004. urtean, berriro ere euriak egitarauan jasotako ekitaldiak hondatzeko arriskua ekarri zuen. Euria aldizka egin bazuen ere, zenbait ekitaldi egin ahal izan ziren, eta arratsalde hunkigarrian, 2.000 pertsona, gutxi gorabehera, GETXOko espazio irekira hurbildu ziren, 704 txotxongilo egin edo ekartzeko. Horrela, Marionetus ikuskizun kolektiboa aurkeztu zen, Munduko Guiness Errekora lortu zuena, euri-zaparrada ikaragarria bota aurreko minutuetan lortutakoa.

Sestaon, ere, 2009tik, gero ta handiago izan da TxE jaialdiren arrakasta.



4.- ORIGINALTASUNA ETA ALDERDI BERRITZAILEA



TXOTXONGILO EGUNA kultura-ekitaldi originala eta berritzailea dugu. Ez da ezagutzen antzeko ekitaldirik. Ez da jaialdia, ez dira ikuskizunak erakusten, ezta erakusketa bat ere. Zerbait gehiago da, benetan deigarria, bai hedabideen ustez bai ikusleen ustez. Egia esan, jende askok parte hartzen du. Txotxongiloaren aurrean hainbat jende biltzen duen jai handia dugu, munduko antzerki-arterik zaharrenetakoa.

Aldi berean, TXOTXONGILO EGUNAren jaia berrituz doa edizio batetik bestera. Lehenengoan, Abadiñon egin zenean, ekitaldien eskema bat egin zen honakoak jasoz: Euskal Herriko txotxongilo-taldeen ekitaldiak, erakusketak, txotxongiloak egiteko tailerrak, txotxongilolarien topaketak,...

Bigarren edizioan, Getxon, hain zuzen, TXOTXONGILO EGUNAk heldutasuna erakutsi zuen, taldeen, erakusketen eta tailerren gehikuntza agerian utziz. Horrez gain, panpinagintza erabiltzen zuten tradiziozko euskal dantzak ikusgai izan ziren, musika euskalduna izan genuen, erraldoiak, buruhandiak eta Bilboko Gargantua gure artean izan genituen, eta, orokorrean, herriaren parte-hartzeari protagonismoa ematen zioten bestelakoak.


Hirugarren edizioan, berrikuntza Guiness Errekorraren bidez sartu zen. Izatez, jende askok parte hartu zuen, eta baldintza klimatologikoak gure alde egon ez arren, bakoitzak etxean zuen txotxongiloa hartu zuen edo aldibereko lau tailerretan parte hartu zuen, presazko txotxongiloa egin eta Marionetus egin zuten monitoreen eta aktoreen eskuetan jartzeko helburuarekin. Marionetus ikuskizunak gehiengo eztabaidaezina lortu zuen ingelesen aurrean eta Guiness errekorra lortu zuen.

TXOTXONGILO EGUNA 2009ko egita-rauan jasotako 12 ikuskizunez gain, txotxongiloak egiteko tailerrak eta makillaje artistikoaren tailerra, txotxongiloen argazkien eta txotxongiloen erakusketa, oso berrikuntza interesgarriak izango ditugu: Txotxongiloaren Hizketaldiak (Sestaoko taberna batetan) eta “Creando con bolas” ikastaroa, Beñat Lefeveren (Azika taldekoa) eskuz izan zen Bihar taldearen tailerran, txotxongilolari eta Sestaoko maisuarentzat.


5.- GIZARTE-ERAGINA

TXOTXONGILO EGUNAk gizartean izan duen eragina oso zaila da ebaluatzea. Beharbada, hurbilketa bat eskura dezakegu, aurreko hiru edizioetan hedabideetan izandako eraginarengatik, dela idatzietan dela ikus-entzunezkoetan. Prentsaren arreta bigarren deialdian areagotu zen, eta hirugarrenean gauza bera gertatu zen, Munduko Errekorraren sariarekin batera. Horrela, interesa nahiz konfiantza gehitu egin dira, eta, ondorenez, ospakizuna berriro gure artean emango da. Zernahi gisaz, goiz da alderdi horren azterketa xehea egiteko.

Nolanahi ere, aurreko edizioetan, interes handia (tarte handiagoa eta denbora gehiago eskainiz) nabaritu zen Euskal Herriko hedabideetan (ETB, Deia, Gara, Egunkaria, Correo, etab.), antzerki-gaietan espezializatuta daudenen artean (Artez aldizkaria) eta tokiko telebista-kateetan (TeleBilbao, BilboVisión, Canal Bizkaia, Tele 7, etab.).


TXOTXONGILO EGUNA 2010an, aurreko edizioetan bezala, informazio zehatz-mehatz jaso ahal izango duzue telebistan, irratian, prentsa espezializatuan eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko aldizkarietan.


OSPAKIZUNAREN TOKIA ETA DATAK



TXOTXONGILO EGUNA 2012 SESTAOn (Bizkaia) ospatuko da 2012ko irailaren 10, 11 eta 12an.

Ekitaldiak irailaren 10an, 19:00ean hasiko dira, omenezko aurreskuarekin eta Sestaoko udalaren Alkate jauna eta Enkarni Genua, UNIMA EUSKAL HERRIko Presidentearen inaugurazioa- rekin, Sestaoko Musika Eskolan.

TXOTXONGILO EGUNA 2012 irailaren 9an, 21:00ak aldean amaituko da.

Día de la Marioneta

El TXOTXONGILO EGUNA nace en el 2001, como una propuesta de encuentro lúdico de los miembros de UNIMA Euskal Herria. El planteamiento se perfila de inmediato con la participación indispensable del público.

OBJETIVOS QUE SE PERSIGUEN


La celebración del Txotxongilo Eguna ha tenido en sus anteriores ediciones unos objetivos muy definidos, que se mantienen y refuerzan en este TXOTXONGILO EGUNA 2010.

Desde la idea inicial de ser un punto lúdico de reunión de los profesionales y amantes del teatro de marionetas con un público deseoso de disfrutar de este arte, la repercusión a nivel del Estado y a nivel internacional ha ido fomentando una mayor exigencia en la dimensión y contenidos del evento, hasta la presentación de esta fiesta singular, cuyo contenido ha sido expuesto en el anterior apartado.

Aunque existen otros logros no previstos conscientemente, como el entusiasmo por el arte transmitido a pequeños y mayores o el ejemplo de camaradería y convivencia que se palpa en el ambiente, podríamos resumir en cinco los objetivos perseguidos en el acto.


1.-
Interés cultural de la actividad.

2.-
Utilización del euskara.

3.-
Número de beneficiarios directos e
indirectos de la actividad.

4.-
Originalidad y aspecto innovador de la
celebración.

5.-
Repercusión social.



1.- INTERÉS CULTURAL DE LA ACTIVIDAD


TXOTXONGILO EGUNA es una idea elaborada en el seno de UNIMA EUSKAL HERRIA, una asociación cultural con actividad mas intensa en la Comunidad Autónoma Vasca y en la Comunidad Foral Navarra y con socios procedentes de Hegoalde e Iparralde, cubriendo buena parte de los municipios de Euskal Herria.

Según sus estatutos, aprobados en 1984 en Bilbao, el primer objetivo de UNIMA EUSKAL HERRIA es dar a conocer y hacer apreciar por todos los medios a su alcance el arte de la marioneta y de la animación. Con este fin sus socios promueven desde el 2001 una gran fiesta colectiva con el títere como protagonista: el TXOTXONGILO EGUNA.

Siguiendo la tradición euskaldún de las grandes fiestas familiares (Ibilaldia, Escuela pública, etc...) UNIMA EUSKAL HERRIA realiza un gran esfuerzo humano y organizativo para poner en pie el TXOTXONGILO EGUNA, una gran reunión de todos los marionetistas de Euskal Herria con su público.

Actuaciones teatrales, talleres de construcción de marionetas y de maquillaje decorativo, animación callejera, música, fiesta y juego colectivo conforman un todo cultural que nos es muy cercano a los vascos.

De siempre ha sido conocido el interés demostrado por los marionetistas vascos por la creación cultural, por el intercambio y por la investigación. Las compañías y artesanos vascos (el 78% de los asociados a UNIMA EUSKAL HERRIA son marionetistas profesionales) ofrecen a través de su arte un acercamiento a la cultura ancestral del país (mitologías, leyendas, idioma, etc...) al tiempo que pone la mirada en nuevas perspectivas y técnicas (estudio de nuevos autores, nuevos elementos escenográficos, nuevas técnicas de manipulación de marionetas, etc...).

El TXOTXONGILO EGUNA es, además, un acercamiento de los creadores al gran público, a las familias vascas. Un intercambio a la misma altura que refleja el espíritu de cercanía que siempre ha buscado el marionetista de Euskal Herria.


2.- UTILIZACIÓN DEL EUSKERA

El empleo del euskara es prioritario en todas las ediciones del TXOTXONGILO EGUNA. En sus anteriores ediciones la mayoría de los espectáculos programados se realizaron en euskara, así como las entrevistas, presentaciones y la canción propia de la celebración. Esta ocasión no se va a apartar de la línea habitual.

Lo mismo sucede con la información gráfica o verbal, la cartelería, los programas, los catálogos, los talleres creativos, las camisetas conmemorativas, etc. ... etc. ... que se editan con motivo del TXOTXONGILO EGUNA.



3.- NÚMERO DE BENEFICIARIOS DE LA ACTIVIDAD


En la primera edición del TXOTXONGILO EGUNA, la lluvia no consiguió impedir la celebración de los actos programados en ABADIÑO, pero diezmó la asistencia de los 2.000 espectadores previstos.

En la segunda, según los datos facilitados por el Aula de Cultura de GETXO, 6.000 personas pagaron una entrada de 1 euro para acceder a la carpa en donde se celebraron las variadas actividades de esta edición.

En el 2004, nuevamente la lluvia amenazó con estropear las actividades programadas. A pesar de su intermitente presencia pudieron realizarse varias actuaciones y en la emocionante tarde, unas 2.000 personas se acercaron al recinto abierto de GETXO, para construir o aportar 704 títeres, con las que se realizó el espectáculo colectivo
Marionetus, record mundial Guiness, conseguido escasos minutos antes de una tromba de agua impresionante.

También en Sestao, desde el 2009, ha sido cada vez mayor el éxito de la fiesta del TxE.


4.- ORIGINALIDAD Y ASPECTO INNOVADOR


TXOTXONGILO EGUNA es un acto cultural original e innovador en sí mismo. No se conoce algo parecido. No se trata de un festival, no es una muestra de espectáculos, ni una exposición. Es algo distinto a todo, algo que llama la atención, tanto a los medios de comunicación como al público en general, que acude en buen número. Se trata de una gran fiesta que congrega a miles de personas delante de la marioneta, una de las artes teatrales más antiguas del mundo.

Al mismo tiempo la fiesta del TXOTXONGILO EGUNA se innova a sí misma edición tras edición. En la primera, en Abadiño, se esbozó el esqueleto de lo que serían las siguientes: actuaciones de grupos de títeres de Euskal Herria, exposiciones, talleres de construcción de marionetas, encuentro de titiriteros,…

En su segunda edición, en Getxo, el TXOTXONGILO EGUNA ganó en madurez, aumentando la participación de grupos, exposiciones y talleres. Además se incluyeron las danzas tradicionales vascas que empleaban muñequería, se contó con una actuación musical euskaldún, se presentaron gigantes y cabezudos, el Gargantúa de Bilbao y un largo etcétera que buscaba darle protagonismo a la participación popular.


En la tercera edición la innovación vino de la mano del Record Guiness, con una gran participación del público que, a pesar de las condiciones climatológicas, trajo la marioneta que guardaba en casa o se acercó a los cuatro talleres simultáneos para construirse una urgente marioneta con la que ponerse a disposición de los monitores y actores que realizaron Marionetus, el espectáculo que por aplastante mayoría respecto al anterior de los ingleses, consiguió el record mundial.

En el TXOTXONGILO EGUNA 2009, además de los 12 espectáculos programados, los talleres de construcción de marionetas y maquillaje artístico, la exposición de fotografías de marionetas, etc... etc... se incluyeron dos novedades muy interesantes: las Tertulias de la Marioneta en un bar de Sestao y el curso “Creando con bolas” impartido por Beñat Lefever, del grupo Azika, en el taller del grupo Bihar, para marionetistas y maestros de Sestao.

5.- REPERCUSIÓN SOCIAL


La repercusión social del TXOTXONGILO EGUNA es difícil de evaluar. Quizás podría obtenerse una aproximación valorando el gran impacto obtenido entre los medios de comunicación, tanto escritos como audiovisuales, en las tres ediciones anteriores. Esta atención de la prensa aumentó en la segunda convocatoria y de igual manera en la tercera, con el aliciente de batir un Record Mundial, lo que demostraría el interés creciente y la confianza depositada en un hecho que se repite. Aún así, todavía es pronto para realizar un estudio pormenorizado de este aspecto.

En cualquier caso, se observó durante las anteriores ediciones un interés más relevante (mayor espacio y tiempo de emisión) en los medios de comunicación con sede central en la Comunidad Autónoma Vasca (ETB, Deia, Gara, Egunkaria, Correo, etc.), en los especializados en teatro (revista Artez), y en los locales (TeleBilbao, BilboVisión, Canal Bizkaia, Tele 7, etc.)


En el TXOTXONGILO EGUNA 2010, al igual que en las anteriores ediciones, vamos a realizar una exhaustiva información por televisión, radio, prensa especializada y diarios de la Comunidad Autónoma Vasca.


LUGAR Y FECHAS DE CELEBRACIÓN


El TXOTXONGILO EGUNA 2012 tendrá lugar en el municipio de SESTAO (Bizkaia) los días 7, 8 y 9 de septiembre de 2012.

Los actos darán comienzo el día 10 de septiembre a las 19:00 h. con el Aurresku de honor y la inauguración por parte del Sr. Alcalde del Ayuntamiento de Sestao y la Presidenta de UNIMA EUSKAL HERRIA, Enkarni Genua en la Escuela de Música.

El TXOTXONGILO EGUNA 2012 finalizará el domingo 9 hacia las 21:00 horas.